

Zuriarrain Aroztegiak bezeroari arreta handia emango dion kalitate politika bat ezartzeko konpromisoa hartzen du, bere satisfazioa baita enpresak lortu nahi duena. Gure ustez, gustura geratzen den bezero bakoitza etorkizunean egin litekeen lan ziur bat izan daiteke.
ZIURTAGIRIAK:
1999 urtean enpresak K21 Kalitate ziurtagiria lehen mailan lortu zuen. K21-a Qualibat eredu europarretik jaiotako eta enpresa txiki eta mikroenpresen egiturara egokitutako ezarketa gehikorreko Kalitatearen Kudeaketarako Sistema bat da.
Helburu bezala, behin lehen mailarako kalitate ziurtagiria lorturik, enpresak bigarren mailakoa lortzeko asmoa du, enpresaren antolaketa eta prestazioak hobetuz, lehiakorragoak izatea lortzeko.